Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera UETS - Udaletako euskara teknikarien sarea Intranet

Intranet

UETS intranetaren bidez informazioa, esperientzia eta praktika onak hedatu eta trukatu nahi ditugu euskara teknikarien artean. Era berean, praktika komunitatearen eta prestakuntza saioen bidez bezalaxe, euskara sustatzeko eta normalizatzeko lan prozesuak hobetzea, EBPNren garapenean izandako esperientziak trukatzea, berrikuntza lan prozesuetan eta bitartekoetan txertatzea eta etorkizunerako ikerketa lerroak identifikatzea ere lortu nahi dugu UETS intranetaren bidez.

Intranetek pertsona multzoen arteko harreman ereduak aldatu dituzte. Informazio jasotzeko, lantzeko, aztertzeko moduak aldatu dituzte. Eta ziurrenik, pertsona multzoen lan harremanetarako ezinbesteko tresna bihurtu dira. Hainbat aukera ematen dituzte intranetek: informazio hedatzea, feedback-a jasotzea, galderak egitea, ikastaroak kudeatzea, bozketak antolatzea, baliabideak kudeatzea…


Testuinguru horretan beraz, UETS intranetari erabateko baliagarritasuna ikusten diogu. Beharrezkoa da, euskara teknikariak gisa honetako bitartekoekin eroso sentitzen hastea. Beharrezkoa da, UETS intraneta baliagarri izatea euren lanerako: teknikarien arteko galderak eta erantzunak kudeatzeko, teknikarien arteko komunikaziorako, ikastaro eta ekitaldien kudeatzeko…