Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera UETS - Udaletako euskara teknikarien sarea Prestakuntza

Prestakuntza

Programa honetan garrantzia berezia eman nahi diogu etengabeko prestakuntzari. Datuak informazio erabilgarri bihurtu nahi ditugu. Euskara teknikariek beraien eguneroko lana optimizatzeko informazio asko behar dute, baina ito gabe eta modu txukun eta egituratu batean.

Helburua informazio esanguratsua modu sistematikoan jasotzea, lantzea eta barneratzea da. Horretarako, besteak beste, bi bitarteko proposatzen dira: batetik, prestakuntza saioak eta bestetik, praktika komunitateak.

  1. Prestakuntza saioak: Euskara teknikariek bere eguneroko lanean erabiltzeko moduko informazioa, esperientzia, jasotzea, lantzea, aukeratzea eta barneratzea izango da helburua. Euskara teknikarien arteko iritzi eta esperientzia trukaketa sustatuko da saio guztietan, horretarako mota guztietako parte hartze teknikak erabiliz.
  2. Praktika Komunitatea: Euskara zerbitzuen lan prozesuak hobetu, teknikarien artean berrikuntzaren kultura hedatu, garapenean izandako esperientziak trukatu eta etorkizunerako ikerketa lerroak identifikatu nahi ditugu praktika komunitatearen bidez.