Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera UETS - Udaletako euskara teknikarien sarea Ikerketa: Etorkinen hizkuntza integrazioa Gipuzkoan

Ikerketa: Etorkinen hizkuntza integrazioa Gipuzkoan

Euskararen normalizazio prozesuan eragina duen gertaeretako bat da etorkinena. Argi dago gertaera horren eragina ez dela bera Gipuzkoako herri guztietan. Baina euskararen normalizazio lanetan ari diren euskara teknikariek, maila ezberdinean bada ere, etorkin hauek euskarara erakartzea, giltzarrietako bat, gakoetako bat izango dela diote eta ondorioz, beraien eragin esparruan etorkinak motibatzeko, etorkinek euskara ikasteko eta erabiltzeko egitasmoak abian jartzen ari dira.

Helburua honako hau da: udaletako eta mankomunitateetako euskara teknikariei euren udalerrietako etorkinen hizkuntza integrazioan eragiteko aholkularitza eta laguntza teknikorako zerbitzua garatzea.

Azken finean, etorkinen hizkuntza integrazioa ulertu nahi dugu, ez gara iritzien edo gertakarien mailara mugatuko. Jarrerak, irudikapenak edo alderdi sakonagoetan murgilduko gara: motibazioetan, sinbolismoan, bizipenetan, diskurtsoan.

Gizarte praktika baten zentzua bilatu eta aurkitu nahi dugu ikerketa honen bidez. Gizarte praktika hori etorkinak Gipuzkoako herrietara iristen ari direla eta gehienak gaztelaniaz integratzen direla litzateke.

Kualitatiboki aztertu nahi dugu gaia, fenomenoaren ulermenean sakontzeko asmoz eta gertaera sozial horien gizarte esanahiak aztertuz.