Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera UETS - Udaletako euskara teknikarien sarea

UETS - Udaletako euskara teknikarien sarea

GFA logotipoaAipagarria da azken urteotan hainbat arlotan euskararen erabilera sustatzeko garatzen ari den dinamika. Horren baitan kokatu behar dugu, besteak beste, Gipuzkoako Foru Aldundian euskararen normalizazioan aurrerapausoak eman nahia eta Gipuzkoako udalei laguntza ematearren programa bat antolatu eta gauzatzeko aholkularitza eta laguntza teknikoa emateko zerbitzuarekin jarraitu nahia.

Aro berri honetan, Gipuzkoako udaletako euskara teknikariei laguntzeko programak udal<>ekin izango du izena.

Proiektuaren helburuak

Programaren helburu nagusia da euskararen sustapen edo normalkuntza lanetan ari diren udal teknikariei laguntza zehatza ematea, langintza horren alderdi guztietan. Ondokoak dira jorratuko diren lan ildo nagusiak:


Helburu zehatzak berriz, honako hauek dira:

  • Udalen eta mankomunitateen euskara zerbitzuei laguntzea, euskara sustatzeko lanen prozesuak hobetzeko.
  • EBPNn xedatzen diren jarraibideak betetzen laguntzea udalen eta mankomunitateen euskara zerbitzuei.
  • Udalen eta mankomunitateen euskara teknikarien lan prozesuetan nahiz bitartekoen berrikuntzaren ikuspegia txertatzea.
  • Ikerketa lan ildo bat sustatzea, Gipuzkoako udalen eta mankomunitateen euskara zerbitzuen lan esparruen gaietan.