Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Jarduerak BESTELAKOAK Praktika Komunitatea

Praktika Komunitatea

Bi helburu nagusi ditu praktika-komunitateak: talde izaera landu eta teknikarien kezken gaineko hausnarketa berritzaileak bultzatzea.

  • ZER DA PRAKTIKA KOMUNITATEA?

Udalen eta mankomunitateen euskara-teknikariekin dinamika berritzaileak martxan jartzeko prestakuntza da.

Ezer baino lehen komunitatea da: parte hartzeko nahia duten eta antzeko kezka eta interesak dituzten kideek osatutakoa; jasotzeaz gain emateko gogoa

ere baduten norbanakoen taldea da komunitatea: kideen arteko interakzio, elkartrukea  eta elkarrenganako konfiantza bilatuko dira saioetan.

 

Baina komunitate hori praktika-komunitatea da, eguneroko zereginetara bideratutako dinamika duen talde; parte-hartze aktiboa, elkarrizketarako gaitasuna eta ideien inguruko elkarrizketa sustatzen dira saioetan.

 Euskara zerbitzun lan-prozesuak hobetu eta teknikarien artean berrikuntzaren kultura hedatzeko prestatuko lan-metodologia da praktika-komunitateak eskaintzen duena; parte-hartzaileen praktika onak trukatzeko, horiengatik ikasteko aukera eskaintzen du; berrikuntza lan-prozesuetan eta bitartekoetan txertatzeko tresnak landuko dira praktika-komunitatean.

 

Nolakoa izango da praktika-komunitatea? Bost saiotan banatuta dago eta bost-sei hilabetetan, hilero lau orduko saio bat egingo dute parte-hartzaileek. 12 bat pertsonek hartuko dute parte.

 

Laburbilduz, 3 ardatz hauetan oinarrituko da praktika-komunitatea:
- berrikuntzaren kultura eta kudeaketa
- lan-prozesu eta sistemen hobekuntzaeta berrikuntza
- EBPNko lan esparruetako eta, orokorrean, hizkuntza normalizazioko berrikuntza
  •  

 

Jarraian, 2009, 2010 eta 2011eko praktika-komunitateen kronikak irakur ditzakezu.

Bai eta 2011rako praktika komunitatea osatzeko proposamenak.

 

 

  • 2011ko ohiko praktika komunitatea:

 

praktika komunitatea 007.jpg

1. saioa 2011_02_09
  1. Berrikuntzaren inguruko azalpenak ema
  2. Zergatik berritu behar dugu Euskara Zerbitzuetan? Zer berritu behar dugu?
  3. Udaletako arazo nagusia identifikatu
  4. Praktika onak: zer diren azaldu, adibideak ikusi

2. saioa 2011_03_09
  1. Praktika ona aurkeztea: Gotzon Garateren omenezko irakurketa publikoa.
  2. Sormenari buruzko laburpena.
  3. Arazoren definizioa. Bideoa ikusi
  4. Talde lana: bi arazoak aztertu, erronka definitu

  5.  Bi taldeetan adostutako erronka aurkeztu.

 

3. saioa 2011_04_13

  1. Praktika ona aurkeztea: Lezoko langile berrientzako liburuxka.
  2. Brainstore bideoa ikusi
  3. Sormen teknikak aplikatu:
    • Brainwriting
    • Analogiak
    • Behartutako harremanak

4. saioa 2011_05_18

  1. Praktika ona aurkeztea: Errenteriako akta ele bitara argitaratzeko prozesua.
  2. Casa Eceizaren bideoa ikusi
  3. Sortutako ideietatik bakarra aukeratu:
    • Binaka bi ideia nagusi aukeratu
    • Taldeak ideia bakarra aukeratu
  4. Arazoak eta aukerak aztertu: kapela beltza eta berdea

5. saioa 2011_06_15

  1. Praktika ona aurkeztea: Eibarko Lip Dub lehiaketa eta GFAko euskara erabiltzeko programak
  2. Bizkaiko enpresa berritzailea: DI-DA komunikazio enpresa
  3. Berrikuntza: ideietatik proiektuetara
  4. Ezagutzaren kudeaketa: zer da eta nola elikatu
  5. Ariketa: proiektuaren planifikazioa egin

 

  • 2010eko Praktika-Komunitatea:

2010eko Praktika-Komunitatea: kideak eta saioak

 CIMG0052.JPG

2009-2010 ikasturteko Praktika Komunitatea

 

1. saioa: 2010_03_17 :

1. Praktika komunitatearen bidez zer lortuko dugu? zein izango da prozesua?
2. Berrikuntza: zergatik berritu behar dugu? berrikuntza sistema.
3. Euskara teknikarien berrikuntzarako egitura
4. Praktika komunitaterako gai nagusia aukeratu


2. saioa: 2010_04_28:

  1. Sormen prozesuaren inguruko azalpena: Fernando Alonso, Izinker enpresakoa.
  2. Aurreko saioan identifikatutako arazoa/erronka errepasatu eta osatu
  3. Arazo/erronka horri erantzuteko ideiak sortu (sormen teknikak)
  4. Praktika onak: zer dira?

3. saioa: 2010_05_12:

  1. Arazoei aurre egiteko lankide bila

  2. Berritzaileak gara? inkesta

  3. Aurreko saioan sortutako ideietatik aukeratu

  4. Praktika onak: Dendariak saritu! eta Ongi etorri!


4. saioa: 2010_06_02:

  1. Berrikuntza edozein arlotan egin daiteke

  2. Ideiak garatu, helburu bihurtu, definitu, proiektu bihurtu

  3. Ideia helburu bihurtu

  4. Helburua definitu

  5. Helburua planifikatu

  6. Eskoriatzako bi praktika on azaldu: Ginkana eta Begiraleen ikastaroa



5. saioa: 2010_07_07:

1. Berrikuntza portfolioa eta adierazleak

2. Ezagutzaren kudeaketa eta praktika komunitatea

3.  Praktika onak: Hernaniko kultur etxeko eta kiroldegiko ikastaroak eta Zumaiako merkataritza-planeko inkesta -euskaraz kontsumitzen duzu?

4. Jarraipena: azaroan bilera plangintza-fitxa eta erronka-taldeak osatzeko.

6. saioa: 2010_11_11
1. Praktika-komunitatea eta berrikuntzaren errepasoa.
2. Erronken araberako bi taldeetan planifikazio-fitxa osatu.
3. Jarraipen bideak landu.


 

  • 2009ko Praktika Komunitatea

Informazioa orokorra: kideak eta kezka eta aukeren taula (2008_12_17)


1. saioa: 2009_02_18
1. Praktika Komunitatea: zer eta zertarako da?

2. Zergatik berritu behar dugu gure zerbitzuetan?

3. Zer dira praktika onak?

2. saioa: 2009_03_18
1. Sormenari buruzko teoria eta praktika.

2. Arazoak definitu sormen teknikak aplikatuta.

3. Praktika ona: Ohituretan eragiteko plana Lasarte-Oria eta Urnietan.

3. saioa: 2009_05_20
1. Sormen tekniken erabilera bi gairi aplikatuta:

    -  nola eragin Udaletako langileei euskara gehiago erabili dezaten
   
    -  nola egin jarraipena hizkuntza-irizpìdeei.

2. Praktika onak:

    - Indarrean dauden hizkuntza ofizialen erabilerarako jarraibideen berri udal langile guztiei ematea (2008). Donostiako Euskararen Udal Patronatua.

    - GFA: Udalekiko harreman hizkuntza.

4. saioa: 2009_07_15
1. Ezagutzaren kudeaketa.

2. Narratiba taldeak.

3. Praktika ona: Bergara, Kirol ikastaroetako hizkuntza errealitatea gestionatzeko jarraibideak.

5. saioa: 2009_09_23
1. Berrikuntza proiektuen portfolioa.

2. Berrikuntza adierazleak.

3. Praktika ona: Euskarazko harremanen bidetik; Hernaniko esperientzia.

6. saioa: 2009_12_02

Buruntzaldeak proposatutako merkataritza gaia aukeratu da; arazoa adostu da;  gaiaren inguruko zaintza egin da.


Jarraipenerako proposamena: merkataritza; lanerako metodologia finkatu da.